34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Antolamendu xehatuko aldaketaren proiektua, “Lerrokaduren definizioa: soberako lurzatia, 3. poligonoko 103. lurzatiaren albokoa, Barindao, Ameskoabarrena, Nafarroa” izenekoa.
Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2015eko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen antolamendu xehakatuko aldaketaren proiektua, “Lerrokaduren definizioa: soberako lurzatia, 3. poligonoko 103. lurzatiaren albokoa, Barindao, Ameskoabarrena, Nafarroa” izenekoa, Myrian Lander Andueza arkitektoak prestatua eta Ainhoa Andueza Martínez de la Hidalgak eta José Javier Sanz Munárrizek sustatua. Helburua da Udal Planean ezarritako eraikuntzako lerrokadurak aldatzea, haien barruan sartuta hondar-espazio libreko lursail urbanizatu gabearen azalera, 25,60 m²-koa, Barindaoko Kontzejuaren titulartasunekoa, ezarritako eraikigarritasuna aldatu gabe, alboko lurzatiari erantsi ahal izateko, 3. poligonoko 103. lurzatian baitago eta sustatzaileena baita.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluak xedatutakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren seigarren xedapen iragankorra kontuan harturik).

Ameskoabarrenean, 2015eko irailaren 21ean.–Alkatea, Martín José López de Z. San Martín.

ERANSKINA

Antolamendu xehatuko aldaketa “Lerrokaduren definizioa: soberako lurzatia, 3. poligonoko 103. lurzatiaren albokoa, Barindao, Ameskoabarrena, Nafarroa” proiektuan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1801817