34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Akats zuzenketa udaltzain-agente izateko deialdiaren oinarrietan

Tokiko gobernu batzarrak, 2017ko azaroaren 8ko bilkura arruntean, Udaltzaingoko udaltzain-agente izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen; oinarriak 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 17an.

Proba psikoteknikoari buruzko 7.3.1.c) oinarrian honela azaltzen da: “hainbat proba egingo dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zein neurritan egokitzen diren zehazteko. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak edo horrek izendatzen dituen langileek egingo dituzte proba horiek. Balorazioak lotesleak izango dira epaimahaiarentzat. Proba psikoteknikoa 0tik 50 puntura bitarte kalifikatuko da”. Alabaina, ez da gutxieneko puntuaziorik ezartzen, hurrengo apartatuan proba hori baztertzailea dela ondorioztatzen den arren.

2018ko otsailaren 5ean, tokiko gobernu batzarrak, argitaratutako oinarrien gainean honako zuzenketa hau onetsi zuen, ondokoa erantsiz:

“7.3.1.c) oinarria “Baztertuak izango dira 25 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak”.

Altsasun, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1801980