34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzen zaio administrazio espediente bat, prozedura arrunteko 497/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoarena, zeina AFAPNA sindikatuak aurkeztu baitzuen xedapen honen aurka: azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

2017ko abenduaren 14ko idazkiaren bidez, abenduaren 19an jaso baitzen, Salako Justizia Administrazioaren letraduak eskatu zuen administrazio espedientea bidaltzeko, prozedura arrunteko 497/2017 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoarena, zeina AFAPNA sindikatuak aurkeztu baitzuen xedapen honen aurka: azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, letraduak espediente hori Salara igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea administrazio espedientea, prozedura arrunteko 497/2017 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoarena, zeina AFAPNA sindikatuak aurkeztu baitzuen xedapen honen aurka: azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertzeko modua izan dezaten bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 38.1 artikuluan xedatuarekin bat, organo judizialari jakinaraztea badugula metatzeko modukoa izan daitekeen errekurtso honen berri: prozedura arrunteko 528/2017 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, goian aipatutako arau xedapen beraren aurka aurkeztu dutena Nafarroako UGTko Zerbitzu publikoetako enplegatuen Federazioak eta SPA sindikatuak.

4. Ebazpen hau igortzea AFAPNA sindikatuari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 29an.-Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Mikel Arregi Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1801457