2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aisiz Blai programaren kuoten aldaketa, 21 zenbakidun Ordenantza Fiskalean
Altsasuko Udalak, 2018ko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran, 21 zenbakidun Ordenantza Fiskalaren aldaketa onetsi zuen, Aisiz Blai programaren uztaileko bi hamabostaldietako kuotei buruzkoa; hurrengo taulan zehazten dira:
KUOTAK | T1 (%40 deskontua) | T2 (%20 deskontua) | T3 (deskonturik gabe) | T4 (%25 igoera) |
2018ko uztailaren 2-13 | 14 euro | 18 euro | 23 euro | 29 euro |
2018ko uztailaren 16-30 | 14 euro | 18 euro | 23 euro | 29 euro |
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1801548