2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Deialdia, Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatuaren
lanpostu bat, euskararen hizkuntza eskakizuna duena, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko
Motibazioa. Orkoiengo Udalak bete ditu etxezainaren bi lanpostu herriko ikastetxe publikoetan, batean titularrak erretiroa hartu duelako eta bestean ikastetxea sortu berria delako. Halaber, mantentze-lanetako arduradunaren lanpostua ere bete du. Udalaren langileentzako prozedura murriztuaren bidez bete dira aipatu lanpostuak, zerbitzu anitzetako langileekin alegia. Hori dela eta, hiru lanpostu huts sortu dira zerbitzu anitzetan, egun lau lanpostu dituen plantilla horretan. Beharrezkoa da sortutako lanpostu huts pixkanaka betetzea, Udalaren mantentze-lanetako zerbitzuak behar den bezala funtzionatzeko eta eginkizunak betetzeko. Ildo horretan, 2017ko lan eskaintza publikoa argitaratu zen 2017ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko. Lanpostu horrek euskararen hizkuntza eskakizun nahitaezkoa du, B1 mailakoa. Orkoiengo Udalaren alkateak lanpostu huts hori betetzeko prozedurarekin hasteko agindu du eta ondoko hauek izanen dira horren,
OINARRIAK
1. oinarria.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen helburua da Orkoiengo Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzea, funtzionarioen araubidekoa eta euskararen B1 mailako hizkuntza-eskakizun nahitaezkoa duena, Udalaren plantilla organikoan aurreikusitakoarekin bat eta bertan sorturiko hiru lanpostu huts direla kausa. Beraz, deialdi honek ez du langileen plantilla handitzea ekarriko.
1.2. Izendapenaren ondorioz, hautatua gertatzen dena Orkoiengo Udaleko nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko da.
1.3. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako lege aplikagarrietan ezarritakoaren arabera.
1.4. Udalaren zuzendaritzapean, izendatuak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:
a) Udalaren higiezin eta instalazioen kontserbazio eta mantentze-lanak.
b) Igeltserotza, iturgintza, aire-girotze, elektrizitate eta bestelako lanak, mantentze-lanak orokorrean, udalerrian beharrezkoak direnean.
c) Pintatzea, objektuak, hormak eta Udalaren eraikinak, baita kaleetako lurreko seinaleak ere. Horrez gain, seinale bertikalak jarri eta kentzea.
d) Ondasun publikoak kontserbatzeko obrak.
e) Makineria maneiatzea.
f) Ondoko hauek muntatu eta desmuntatzea: eszenatokiak, jaietako ekitaldietan zein kulturaletan ere; zezenketa jaialdietako hesiak; behin-behineko instalazioak.
g) Egiteko agindu ahal zaizkion Udalaren beste lan guztiak, dagokion kategoriaren barnean sartzen badira.
1.5. Lan mota eta lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharrei egokituko zaizkie, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.
2. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Adin nagusikoa izatea eta Espainiako nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa; bestela, ahaidetasun harremana izatea maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legean adierazi bezala. Era berean, Europar Batasunak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen eremuaren barreneko pertsonak.
b) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailako titulua edo baliokideren bat izatea.
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.
e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean B1 mailako gidabaimenaren jabe izatea.
f) Europako Erreferentzia Esparruko euskararen B1 maila izatea. Horren baliokide dira: HAEEren 1. HEa, HABEren 1. maila, Osakidetzaren 1. HEa eta Hizkuntza Eskola Ofizialen euskarazko hirugarren maila edo erdiko maila.
2.2. Probak gainditu eta lanpostua lortzen duen izangaiak deialdi honen 7. oinarrian xedatzen den moduan eta epean egiaztatu beharko ditu arestiko baldintzak. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, baita hautapen prozedura osoan eta izendapen eguna bitarte ere.
3. oinarria.–Eskabideak.
3.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak eta agiriak Orkoiengo Udalaren Erregistroan aurkeztu behar dira 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Zehazki, honako hauek aurkeztu behar dira:
a) Eskabide orria, 1. eranskinean heldu den eredu ofizialean, han zehazten diren guztiak beterik.
b) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.
c) Izangaiaren merezimenduak frogatzen dituzten agiriak, jatorrikoak edo konpultsatuak, deialdi honetan balora daitezkeen merezimenduei badagozkie.
3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 10 egun baliodunean, izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta eskabidean akatsik egin badute, horiek zuzendu.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatuta eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kide hauek izanen ditu kalifikazio epaimahaiak:
Epaimahaiburua: Carlos Arroniz Loyola, Orkoiengo alkatea.
Epaimahaikidea: Roberto Pascal Garcés, Udalaren mantentze-lanetako arduraduna.
Epaimahaikidea: Beatriz Gastesi Irañeta, Orkoiengo Udaleko arkitekto teknikoa.
Epaimahaikidea, langileen ordezkaria: José Ignacio Ropero Sánchez.
Idazkaria: Orkoiengo Udaleko idazkaria.
5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko gutxienez ere kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarrietan zehazten den gisara. Oposizio-lehiaketaren osoko puntuazioa 100 puntukoa izanen da: 85 puntu oposizioaldian eta 15 lehiaketaldian.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean jakinaraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.
Gero, epaimahaiak Udaletxeko ediktuen taulan jarriko ditu hurrengo probak egiteko egunak.
6.2. Honako ariketa hauek osatuko dute oposizio-lehiaketa:
6.2.1. Lehiaketaldia.
Izangaiek alegatutako merezimenduen balorazioa, II. eranskinean zehazten den baremoaren arabera. Fase honetako gehienezko balorazioa: 15 puntu.
Izangaiek eskabidea aurkezten duten unean berean alegatu eta egiaztatu beharko dituzte merezimendu guztiak, horretarako jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak ekarri beharko dituztelarik, bestela ez aurkeztutzat joko dira.
Merezimenduen balorazioa egin eta gero, emaitzak Udalaren iragarki-taulan jarriko dira ikusgai.
6.2.2. Oposizioaldia.
Oposizioaldian 85 puntu lortu ahal izanen dira gehienez. Ariketa hauek izanen ditu:
–Lehenengo ariketa: teorikoa (baztertzailea). Lanpostuarekin zerikusia duen test bat egin beharko da, III. eranskineko zerrendan ageri diren gaiei buruzkoa. Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira; baztertuta geldituko dira hori lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba hau egiteko zer denbora izanen den.
–Bigarren ariketa: praktikoa (baztertzailea). Proba praktiko batzuk egin beharko dira, egun batean edo zenbait egunetan, lanpostuarekin zerikusia dutenak, III. eranskineko zerrendan ageri diren gaiei buruzkoak. Ariketa honetan gehienez ere 55 puntu emanen dira. Gutxienez, 28 puntu erdietsi beharko dira, eta baztertuta geldituko dira puntuazio hori lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba hau egiteko zer denbora izanen den.
Ariketa zuzendu eta gero, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan jendaurrean jarriko du ariketa gainditu dutenen eta erdietsitako kalifikazioen zerrenda, baita oposizioko hurrengo ariketa zein egun, toki eta ordutan eginen den ere.
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek NANa eraman beharko dute aldean.
7. oinarria. Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
7.1. Ariketen kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda helaraziko dio Udalari, lehiaketaldiko puntuak eta oposizioaldian izangai bakoitzak erdietsitako kalifikazioak batuz lorturiko puntuazioaren arabera, eta horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi dutenak izendatzeko proposamena eginen du.
Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da proposamen hori.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalean:
1.–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia (udal bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa) edo jaiotze aktaren ziurtagiria.
2.–Eskatzen den titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin egiaztatu beharrekoa) edo hori eskuratzeko eskubideengatik pagatu beharrekoaren ordainagiria.
3.–B1 mailako gidabaimenaren kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin egiaztatu beharrekoa).
4.–Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez dela izan adierazten duena.
5.–Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena. Proposatutako izangaiak ariketa fisiko batzuk eginen ditu, beso-zangoen indarra neurtzeko, lanpostuari dagozkion eginkizunetan ari daitekeela egiaztatzearren.
6.–Eskatzen den euskararen mailako titulazioa.
7.–Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion beharkizunak zuzen beteko dituztela.
7.3. Aipatu epean eta ongi frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik izan dezaketen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.
7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko du utzitako hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.
8. oinarria.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
8.1. Hautapen prozesua bukatutakoan, eta izangaiak 8.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondotik, alkateak, ebazpen bidez, Orkoiengo Udaleko funtzionario izendatuko du, Udalaren menpeko enplegatuaren lanpostuan ari dadin.
8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean. Epe horretan, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Orkoiengo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, 7.4. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
9. oinarria.
Probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez duten izangaiekin zerrenda bakarra osatuko da. Orkoiengo Udalak hura erabiliko du aldi baterako langileak kontratatzeko, puntuazio ordenari hertsiki lotuz. Zerrenda horrek lehentasuna izanen du aldi baterako kontratazioak egiteko lehendik izan zitekeen edozein zerrendaren aurrean.
10. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdiaren, oinarrien eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako administrazio-egintzen kontra, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:
A) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Orkoienen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua (PDFa).
II. ERANSKINA
Merezimenduen baremoa
A.–Lanbide-esperientzia (7 puntu gehienez):
A.1.–Udaletan edo bestelako entitate publikoetan, zerbitzu anitzetako D mailako enplegatu gisa edo deialdiaren lanpostuarekin zerikusia duten beste lanpostu batzuetan emaniko urte bakoitzeko: 1 puntu eta, gehienez ere, 3 puntu. Urteko zatikiak proportzionalki baloratuko dira.
A.2.–Udaletan edo bestelako entitate publikoetan, zerbitzu anitzetako E mailako enplegatu gisa edo deialdiaren lanpostuarekin zerikusia duten beste lanpostu batzuetan emaniko urte bakoitzeko: 0,75 puntu eta, gehienez ere, 2 puntu. Urteko zatikiak proportzionalki baloratuko dira.
A.3.–Entitate pribatuetan, zerbitzu anitzetako enplegatu gisa, instalazioen mantentze-lanetako enplegatu gisa edo zerikusia duten lanpostuetan emaniko urte bakoitzeko: 0,5 puntu eta, gehienez ere, 2 puntu.
B.–Prestakuntza osagarria (8 puntu):
B.1.–Eskatu ez baina lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten espezialitateetako tituluengatik, erdi mailako, goi mailako, LH-IIko edo baliokide badira: 2 puntu titulu bakoitzeko eta, gehienez ere, 4 puntu.
B.2.–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroengatik, 20 orduko edo gehiagokoak badira: 0,10 puntu ikastaro bakoitzeko eta, gehienez ere, 4 puntu.
Aurreko ataletako merezimenduak frogatzeko, lehiatzaileak lan egindako administrazio publikoaren edo legez eratutako enpresa pribatuaren ziurtagiriak aurkeztuko dira; merezimendu horiek kontatzeko, berriz, aintzat hartuko dira bai lan araubidean, behin-behineko nahiz finko gisa, bai administrazio araubidean, bitarteko gisa nahiz lanpostuaren jabe izanik, egindako zerbitzuak.
Frogaturiko esperientzia aldiak ez badu urteko osorik hartzen, dagokion proportzioa aterako da hileko osoak kontuan hartuta. Kontratu bat kontuan hartzeko, hileko oso bat gutxienez beharko da.
Lanaldia osoa ez bada, orduan ere dagokion proportzionaltasunaren arabera kalkulatuko da.
Merezimendu hauek frogatzeko, entitate kontratatzaile publiko nahiz pribatuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, non agertuko baita zer lan mota egin den, lanpostuaren maila, lanaldi mota eta lanaldiaren iraupena, eta kontratu horren iraupena.
III. ERANSKINA
Oposizioaren gaiak
–Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa (6/1990 Foru Legea, I. Titulua eta eguneraketak).
–Nafarroako toki entitateen funtzionamenduari buruzko araubidea. Herritarren parte-hartzea eta informazioa (6/1990 Foru Legea, III. Titulua eta eguneraketak).
–Nafarroako toki entitateen ondasunak (6/1990 Foru Legea, IV. Titulua eta eguneraketak).
–Jarduerak, zerbitzuak eta obrak (6/1990 Foru Legea, V. Titulua eta eguneraketak).
–Nafarroako toki entitateen zerbitzurako langileak (6/1990 Foru Legea, VII. Titulua eta eguneraketak).
–Igeltserotza, kontzeptu orokorrak; materialak; erremintak; zolatzeak; alikatatzeak; kofratzeak; murruak egitea; hiri-altzariak eta eraikinak pintatzea; hiri-altzarien eta eraikinen mantentze-lanak.
–Makineria eta ibilgailuen mantentze-lanak eta konponketa arruntak.
–Iturgintza, berokuntza eta aire-girotze instalazioak: materialak, iturgintzako hodientzako, saneamendurako eta berokuntzarako; sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak; berokuntza zirkuituak: osagaiak, zirkuituak airez betetzea eta purgatzea; galdara gela eta horren osagai bereziak; aire-girotze gela eta horren osagai bereziak. Iturgintza, berokuntza eta aire-girotze eskemak ulertzea.
–Soldadura lanak egitea, soldadura sistema, geometria, materialen soldagarritasuna, makineria maneiatzea eta segurtasuna.
–Elektrizitate eta suteen aurkako instalazioak: banaketa koadroak eraikinetan, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak. Eraikinetako barneko argiztapena. Suteen kontra babesteko elementuak. Elektrizitate eskemak ulertzea.
–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: taldekako babesak eta norbera babesteko ekipamenduak. Bide segurtasuna: Lehen laguntza. Metalezko aldamioak, igogailu-eskailerak eta igogailu-plataformak modu seguruan erabiltzea.
Iragarkiaren kodea: L1800450