2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruak 2018ko urtarrilaren 24an eman 1/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:
Lehenbizikoa.–2018ko lan egutegia onestea Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira bulegoak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Irailaren 14a: Orbaibarko jaieguna.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Bertako beste jaieguna ere sartuta dago aurreko zerrendan. Udalek proposaturiko egunean izanen da jaiegun hori, irailaren 14an batasun honen kasuan.
Bigarrena.–Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
Hirugarrena.–Ordutegi malgua ezartzea, lan ordutegiaren zati finkoa 09:00etatik 14:30era bitartekoa izanik. Gainerako denbora nahi dutenean egin dezakete langileek, modu malguan, betiere 7:20etik 9:00etara eta 14:30etik 16:30era bitarte.
Eskola adineko adingabeko seme-alabak dituzten langileek eskatu ahal izanen dute lanaldi malgua handitzea, 9:30ak arte. Ezin izanen dute lanetik atera aipatu eguneko lanaldia bete arte.
Onetsi den 2018ko lan egutegia dela eta, soberako 21,33 ordu gelditzen dira. Aipatu ordu horiek ondoko egun hauetan hartuko dira: 2018ko apirilaren 30ean, abenduaren 24an eta abenduren 31n. Bulegoak itxita egonen dira egun horietan.
10 orduko ordu-poltsa ezartzen da. Ordu horiek urtean zehar hartuko dira, betiere zerbitzuaren beharren arabera.
Laugarrena.–Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Erregistro Orokorra (Katalaingo egoitzan) 11:00etatik 14:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Udalerri bakoitzean Erregistro Orokorra ordutegi honetan egonen da irekita, jendea hartzeko:
–Puiu: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 14:30era arte.
–Oloritz: astearteetan eta ostegunetan, 11:00etatik 14:30era arte.
–Orisoain: asteazkenetan, 11:00etatik 14:30era arte.
–Untzue: astearteetan eta ostegunetan, 11:00etatik 14:30era arte.
–Garinoain: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 14:30era arte.
Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, toki administrazioak barne, egiten duen deklarazioari jarraikiz.
Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren iragarki-taulan eta udalerrienetan ere, ediktuen bidez.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea, baita Batasuna osatzen duten udalei ere, eta Batasunaren Batzarrari ebazpenaren berri ematea, egiten duen lehenbiziko bilkura arruntean.
Garinoainen, 2018ko urtarrilaren 29an.–Batasuneko burua, José Francisco Aoiz Aranguren.
Iragarkiaren kodea: L1801423