2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
2018ko ekitaldirako aldaketa, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen
ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2017ko azaroaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldirako aldaketa, Hiri hondakin solidoak biltzeko, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez (2017ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 17koa), aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Onetsitako aldaketa atal hauei dagokie:
4. artikulua. Etxebizitza atala. Hau eransten da:
Estudio eta landetxe bezala ezarritako katastroko unitateak etxebizitzen parekoak izanen dira, tasa ordaintzeko beharrari dagokionez.
5. artikulua. 1. atala. Hau eransten da:
Etxebizitza, estudio eta landetxeetan.
2. atala. Hau eransten da:
Hondakinak tratatzeko zentroan hartzea.
7. artikulua. Hau eransten da: estudio edo landetxe gisa okupatzen badira.
9. artikulua. 1. atala. Hau eransten da: estudioak, landetxeak.
15. artikulua. 1. atala. Hau eransten da: estudioak, landetxeak.
16. artikulua. 1. atala. Hau eransten da: estudioak, landetxeak.
Tarifa fiskalen zenbatekoaren eranskinen aldaketa.
I. ERANSKINA
1. Hiriko hondakin solidoak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua, nahitaez jaso beharrekoa. Prezioak eurotan eta urteko eman dira, eta urteko tarifa eredua (T) 56,5 eurokoa da.
TARIFA MOTA | JARDUERAK TOKI ZEHATZETAN | TARIFA |
A1 TARIFA | Katastroko erabilera, etxebizitza, estudioa eta landetxea | T |
A2 TARIFA | JEZ epigrafea, II. eranskina | 2,75 x T |
A3 TARIFA | JEZ epigrafea, II. eranskina | 7,50 x T |
A4 TARIFA | JEZ epigrafea, II. eranskina | 26,70 x T |
A6 TARIFA | JEZ epigrafea, II. eranskina | 2 x T |
A7 TARIFA | JEZ epigrafea, II. eranskina | 4 x T |
A8 TARIFA | JEZ epigrafea, II. eranskina | 9,50 x T |
A9 TARIFA | JEZ epigrafea, II. eranskina | 13 x T |
A10 TARIFA | JEZ epigrafea, II. eranskina | 1,25 x T |
A-CE TARIFA | Kokapena, ezaugarriak edo hondakin kopurua dela-eta modu esklusiboan erabiltzeko edukiontziak dituzten industria establezimenduen hondakinak bildu, garraiatu eta ondotik desegitea, ordenantza arautzailean ezarri bezala. T=A1 motako tarifa E=Bilketa egunak K=Edukiontzien kopurua Edukiontzi berdea Edukiontzi urdina edo horia | (16 x T + 5 x T x E) x K (16 x T + 2,7 x T x E) x K |
Subjektu pasibo bat arestiko tarifetan sailkatzerakoan zalantzarik bada, azken buruan Mankomunitateak erabakiko du aplikatuko den tarifa.
Orobat, II. eranskinean sartu gabeko jarduerarik badago edo jardueraren bat berriki sartu bada araudiaren aldaketaren ondorioz, antzeko jarduera bati dagokion tarifa aplikatuko zaio.
2. Borondatez jasotzen diren zerbitzuak egitea. Harrera, merkataritzako eta industriako establezimenduetatik heldu diren hondakinak, hirikoekin pareka daitezkeenak, tratatzeko zentroan. Horrenbeste euro, entregatzen den tona bakoitzeko.
TARIFA MOTA | HONDAKIN MOTA | TARIFA |
B1 TARIFA | Birziklatzerik ez duten orotariko hondakinak, edo birziklatzeko modukoekin nahasita egon arren haietatik ezin bereiz daitezkeenak, ez garbitu, eta, ondorioz, hondakindegian lurperatu behar direnak | 35 euro |
B2 TARIFA | Hondakin birziklagarriak, beren artean edo birziklagarriak ez diren hondakinekin nahasiak, tratamendua eman dakien industriako hondakinen instalazioan | 100 euro |
B3 TARIFA | Material birziklagarriak dituzten hondakinak, baina haien egoera txarraren edo ezaugarrien ondorioz, industriako hondakinen instalazioan tratatzen ahal ez direnak | 120 euro |
B4 TARIFA | Plastikoen nahasturen hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak (halakoetan B2 tarifa aplikatu behar da) | 20 euro |
B5 A TARIFA | Pintatu gabeko zur hondakin birziklagarriak, beste inolako hondakinik ez dutenak | 0 euro |
B5 B TARIFA | Inausketaren eta gisakoen ondoriozko landare hondakinak, beste inolako hondakinik ez dutenak. | 0 euro |
B5 C TARIFA | Zur edo landare hondakinak, beste edozein hondakin motarekin kutsatuak | 20 euro |
B6 TARIFA | Burdin hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak (halakoetan B2 tarifa aplikatu behar da) | 0 euro |
B7 TARIFA | Paper eta/edo kartoi hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak (halakoetan B2 tarifa aplikatu behar da) | 0 euro |
B8 TARIFA | Indusketako lur garbi kutsatu gabeak eta eraikuntza edo eraisketa hondarrik ez dutenak | 0 euro |
Tuteran, 2018ko urtarrilaren 4an.–Mankomunitateko burua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1800469