33. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Estatutuen aldaketa. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2016ko ekainaren 3an egin bilkura arruntean, legezko quoruma izanik eta aho batez, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea Mankomunitatearen estatutuak aldatzeko proiektua.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik edo eragozpenik aurkeztu gabe iragan zen, eta Batzar Orokorrak, 2016ko azaroaren 25ean, behin betiko proiektua onetsi zuen estatutuak aldatzeko.

Nahitaezko txostena igorri zitzaion Nafarroako Gobernuari. Urtarrilaren 16ko txostena aurkeztutako proiektuaren aldekoa da.

2017ko azaroaren 24ko batzar orokorrean jakinarazi zen bezala, udalen osoko bilkurek onetsi zuten Jurramendiko Mankomunitatearen estatutuak aldatzeko proiektua, legezko quoruma izanik eta proposatutako testuarekin. Honako honetan argitaratzen da aldaketa.

Espedientearen arabera, Mankomunitateko 63 udalerrietatik, 46 udalbatzak onetsi zuten mankomunitatearen estatutuen aldaketa. Honako hauek, hain zuzen ere: Abaigar, Abartzuza, Aberin, Allin, Allo, Ameskoabarren, Andosilla, Aranaratxe, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Aiegi, Azagra, Barbarin, Bargota, Desoio, El Busto, Esprontzeda, Lizarra, Eulate, Gesalatz, Iguzkitza, Lana, Larragoa, Elizagorria, Lerín, Lezaun, Lodosa, Lukin, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Jaitz, San Adrián, Santsol, Sesma, Sorlada, Torres del Río, Viana, Villamayor de Monjardín, Villatuerta eta Deierri.

Lizarran, 2017ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEAREN ESTATUTUAK. ALDAKETAREN TESTU OSOA

Mankomunitatearen estatutuen 4.d) artikulua aldatzen da.

Testu berria:

“Hona hemen Mankomunitatearen xedeak:

(...)

d) Tokiko zerbitzu publiko hauetariko batzuk (edo guztiak) egitea:

–Hirigintzako antolamendua, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina; babes publikoko etxebizitzen sustapena eta kudeaketa; eta eraikinen kontserbazioa eta birgaitzea.

–Ondare historikoaren eta hiri-ingurumenaren babesa eta kudeaketa.

–Feriak, elikagaien hornidura, hiltegia, azokak eta merkataritza ibiltaria.

–Hilerriak eta ehorzketa zerbitzuak.

–Uraren ziklo integralari lotutako guztia: hornidura, banaketa, saneamendua, estolderia eta arazketa.

–Osasungarritasun publikoaren babesa, hondakinen kudeaketa eta bideen garbiketa.

–Bide-azpiegitura eta beste ekipamendu batzuk.

–Argiteria publikoa eta hiri-garraio kolektiboa.

–Premiako gizarte-egoeren ebaluazioa eta txostenak, eta gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonentzako berehalako arreta.

–Interesa duen tokiko jarduera turistikoaren informazioa eta sustapena.

–Kirolaren, kirol instalazioen eta aisialdiko jardueren sustapena, bai eta kulturaren eta kultur ekipamenduen sustapena ere.

–Derrigorrezko eskolatzearen zaintza (beste batzuekin batera), eta hezkuntzako administrazioekiko elkarlana ikastetxe berriak eraikitzeko orubeak erdiestearren. Ikastetxeen tokiko titulartasuneko eraikinen kontserbazioa, mantentzea eta zaintza Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian.

–Informazioaren eta komunikazioen teknologien sustapena, herritarrek modu eraginkor eta jasangarrian erabil ditzaten.”

Iragarkiaren kodea: L1800502