33. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zabaltzako Kontzejuko Batzarrak, 2017ko abenduaren 12an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan argitara eman eta gero, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta bete eginen da haien laburpenak argitaratzeko tramitea.

Zabaltzan, 2017ko abenduaren 13an.–Kontzejuko burua, Joaquín Galar Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1801391