2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Udaleko armarria. Hasierako onespena
Udalak, 2018ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, honako hau
ERABAKI DU:
Lehenbizikoa.–Onestea udalerri honen Udaleko armarriaren proiektua, oso-osorik, bertan jasotako historia eta heraldikari buruzko txostenaren eta diseinuaren arabera. Honako hau da horren deskribapena:
Diseinuak motibo heraldikoa gordetzen du, arranoa goitik behera ageriz alegia. Armarriaren beheko muturra punta biribildukoa da, eta errege-koroa agertzen da goiko partean, beltza eta urre-kolorearekin.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako ediktuen taulan jarrita.
Hirugarrena.–Espedientea igortzea Foru Komunitateko erakunde eskudunari, horrek onets dezan.
Alesbesen, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1801323