2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko azaroaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia argitaratu zen Kontzejuaren iragarki oholean eta 2017ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.
Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.-1 artikuluan xedatuarekin bat, iragarki hau argitaratzen da, haren laburpenarekin batera, aipatu legearen 202.3 artikuluarekin bat. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen gastuak: 92.700,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak 442.240,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 51.500,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 460.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.046.440,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 68.962,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 57.600,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 661.878,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 258.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.046.440,00 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Tebasen, 2018ko urtarrilaren 31n.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.
Iragarkiaren kodea: L1801430