2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Herri-lurraren desafektazioa, 5. poligonoko 261. lurzatian. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2018ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea herri-lurretako 250 metro karratu desafektatzea, aldi baterako lagatzeko, hartan “Garbigune” bat ezartzeko xedez. Horri buruzko espedientearen arabera, 5. poligonoko 261. lurzatiaren J azpilurzatiari (mistoa) dagozkio.
2. Desafektatutako lurzatiaren erabilera lagatzeko baldintza-agiria onestea.
3. Espedientea jendaurrean egongo da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean dagozkion iragarkiak paratuta, bidezko juzgatzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen. Epe horretan ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, desafektazioa behin betiko onetsiko da udal tramitean.
4. Santakarako Udalak behin betiko onesten duenean, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, onets dezan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoarekin eta legea garatzen duen araudian ezarritakoarekin bat.
Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Santakaran, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1801837