2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Deialdia, Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako langile enplegatuen arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko. Izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako langile enplegatuen arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak José Angel Ardanaz Ulibarri izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 7.4 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2017ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an.
Berriobeitin, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1801542