33. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

U-3 sektorea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko abuztuaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea U-3 sektorea birzatitzeko proiektua -Azkoiengo Udal Planeamendurako arau subsidiarioen barnean-, aipatu sektoreko konpentsazio batzordeak sustaturik (2017ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko urtarrilaren 17an, erabaki zuen jendaurrean jartzea, berriro ere, Azkoiengo U-3 sektorea birzatitzeko espedientea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76. artikuluan xedatuarekin bat, erabaki hori jendaurrera aterako da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Azkoienen, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1801342