2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan 2018an aplikatzeko koefiziente eta tasen tarifetan. Hasierako onespena
Erriberriko Udalak, 2018ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa ordenantza fiskaletako tarifetan, hain zuzen ere Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan 2018an aplikatzeko koefiziente eta tasen tarifetan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aditzera ematen da ezen, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsita geldituko dela aurrekontuko aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 325. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Erriberrin, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Andoni Lacarra García.
Iragarkiaren kodea: L1801419