33. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2018ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Mendabiako alkateak, 2018ko urtarrilaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ekainaren 1ean emandako 614/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezarri zen, eta azaroaren 30eko 1213/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunak ezarri ziren.

Abenduaren 20ko 115/2017 foru Aginduaren bidez, Foru Komunitatearen esparruan egun baliogabeak ezarri ziren, 2018an epeak konputatzeko, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 20ko 138/2017 Foru Aginduaren bidez, 2018ko lan egutegia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2018ko lan egutegia onestea Mendabiako Udaleko udal bulegoetako langileentzat.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Mendabiako Udaleko bulegoetako langileen 2018ko lan egutegia onestea eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Maiatzaren 21a: Mendekoste, Almendrondoen besta.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23a: San Joan Bataiatzailearen besten bezpera, jaieguna 12:00etatik aitzina.

–Abuztuaren 24a eta 27a: San Joan Bataiatzailearen bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 21a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 24a: Gabon eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

–Abenduaren 31: Urtezaharra.

Langile bakoitzaren alde 3 orduko poltsa gelditzen da.

Urteko lanorduen banaketa:

Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izango da eta honela banatuko da:

2. Bulegoetako langileen ordutegia:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

Lanaldi murriztua San Joan Bataiatzailearen besten egunetan. Lan ordutegia hauxe izango da:

–Abuztuaren 23an, San Joan Bataiatzailearen bezpera baita, 12:00etara arte.

Baliogabeak izango dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, itxita egongo dira udal bulegoak.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izango da.

3. Lantaldearen lan egutegia:

Urtarrilean, urrian, azaroan eta abenduan: 8:00etatik 15:10era arte.

Otsail eta martxoan, 08:00etatik 15:20 arte.

Apiril eta maiatzean, 04:40etik 15:00 arte.

Ekain, uztail, abuztu eta irailean, 06:30etik 14:00 arte.

4. Udal agenteen lan-ordutegia:

Bi txanda: goizez, 07:40tik 15:00etara arte, astelehenetik larunbatera, eta arratsaldez, 14:40tik 22:00etara arte, astelehenetik ostiralera. Metatutako orduen soberakina urtean zehar har daiteke.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Mendabian, 2018ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1800752