2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Lanpostu bat gehitzea, udaltzainen hiru lanpostu betetzeko deialdian
Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2018ko urtarrilaren 11n, 16/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:
“Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 18an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udaltzaingoko udaltzainen hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren. Deialdia eta oinarriak 2016ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 28an.
Deialdiaren 1. oinarriari jarraikiz, deialdiaren xedeko lanpostuen kopurua handitu daiteke hautaketa prozesua bitartean eta lanpostuen hautaketa egin baino lehen, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, hau da, deialdia onetsi ondoren sortzen diren premiengatik, baina, betiere, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen.
Deialdiaren proba guztiak eginda, hurrengo tramitea lanpostu hutsen hautaketa da. Hori gauzatu baino lehen, bidezkoa da erabaki bat hartzea lanpostuen kopurua handitzeko aukerari buruz (deialdiaren 1. oinarria).
Ikusirik Alkatetza honen abuztuaren 24ko 836. Ebazpena, non borondatezko eszedentzia ematen baitzaio plantillako 4.23 lanpostua okupatzen zuen udaltzainari beste administrazio publiko batean aritzeko, eta kontuan harturik egoera horrek ez duela lanpostuaren erreserba ekartzen eta, beraz, aipatu lanpostua hutsik dagoela.
Aintzat harturik udaltzainburuak 2018ko urtarrilaren 8an egindako txostena, non eskatzen baita deialdiko lanpostuen hasierako kopurua handitzea, Udaltzaingoaren plantillaren egungo egoera hobetzeko eta zerbitzuaren premiak asetzeko.
Beraz, txosten horrekin bat, deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, eta esleituta ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea lanpostu bat gehitzea Barañaingo Udaltzaingoko udaltzainen hiru lanpostu betetzeko deialdian. Hortaz, deialdian behar bezala identifikatu ziren 3 lanpostuei udaltzainen beste bat gehitzen zaio, hain zuzen ere Udalaren plantilla organikoan 4.23 zenbakia duena, gaur egun hutsik baitago. Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 18an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen deialdia, eta haren oinarriak 2016ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 28an.
Bigarrena.–Ebazpen hau igortzea aipatu prozesuaren epaimahaiari, eta argitaratzea iragarki-taulan, Udalaren web orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; orobat, honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkura arruntean.”
Hori guztia aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:
1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.
3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2018ko urtarrilaren 12an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1800660