2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Alkatearen dedikazia eta lansaria
Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan eta 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.
Goizuetako Udalak, 2018ko urtarrilaren 30ean ospatutako Udalbilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:
1. 2018. urterako alkatearen ordainsariak eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 11.495,81 euro izango dira. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batez bestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta. Era berean sartua dago Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa partziala izango da, egunean 2 ordukoa, eta ondorioz ezartzen da astean 10 orduz eginen dituela alkatearen funtzioak, beharrezko dedikazio gutxieneko gisa.
2. Orobat, bere karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkio alkateari, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.
3. Akordio honek eragina izango du, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.
Iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Goizuetan, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1801530