2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Udalkideen ordainsariak
Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan eta 21/2016 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.
Goizuetako Udalak, 2018ko urtarrilaren 30ean ospatutako Udalbilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:
1. Zinegotzi bakoitzaren ordainsaritako 87,59euro gordin onartzea, ohiko eta aparteko udalbatzetara etortzeagatik, betiere 12 udalbatzetako gehieneko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.
2. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorrriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.
3. Akordio honek eragina izango du 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.
Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Goizuetan, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1801529