33. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Egiturazko aldaketa arau subsidiarioetan, 27. poligonoko 74. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Esteribarko arau subsidiarioetan egiteko aldaketa baten agiria. Udalak berak sustatu du aldaketa eta horren xedea da ekonomia-jardueretako eremua antolatzea, espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan eta, horrek bidalita, 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Esteribarren, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1801316