2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
Deialdia, bake epaile ordezkoaren kargurako
Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdi publikoa iragartzen da bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko.
Horretarako, 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan; eskaeretan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.
Desoion, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Asier Mancisidor Guerrero.
Iragarkiaren kodea: L1801310