33. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2018ko lan egutegia

Buñuelgo Udaleko alkate udalburuak urtarrilaren 12an eman 4/2018 Ebazpenaren bidez, 2018ko lan egutegia onetsi da:

Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina; eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikulua, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena, zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izango dela.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langileek 2018an izango duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Urtarrilaren 17a: San Anton (jaieguna Buñuelen).

Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Baliogabeak izango dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako jaiegunak.

Hirugarrena.–Gainera, ez dira lanegunak izango honako egun hauek:

A) Egiazko lan ordu gehiegi izateagatik:

–Apirilaren 30a eta azaroaren 2a.

B) Opor egun gisa kontatuko dira:

–Uztailaren 25a eta 26a.

–Abuztuaren 16, 17, 20 eta 21a.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izango da eta honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraungo du, 7:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

b) Artikulu honetan aurreko apartuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta, lanaldi berezia dutenei.

Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izango da: 12:00etatik 15:00ak arte.

Zazpigarrena.–Zerbitzuaren beharrak direla eta, udaltzainek:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraungo du, 8:00etatik 22:00 arte, astelehenetik ostiralera.

b) Uztailaren 25a eta 26a eta buztuaren 14a, 16a, 17a, 20a eta 21a lanegunak izango dira haiendako, eta horietan ezin izango dute oporrik hartu, deusetan ukatu gabe horren diru eta opor ordaina.

Zortzigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu bakoitzari atxikitako langileen %50ek baino gehiagok ezin izango dituzte oporrak batera hartu.

Bederatzigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2018ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1800694