33. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

245/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ezartzen da zer lanpostu sartuko den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, honako hau ezartzen du zazpigarren xedapen gehigarrian:

“1. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan publikoaren eskaintzetan lanpostu hutsen % 7 gutxienez gorde eginen da % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzat, betiere hautapen probak gainditzen badituzte eta, dagokion unean, aipatutako desgaitasun gradua eta bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin bateragarria dela frogatzen badute. Hala eginen da, helburua izanik lortzea, denboraren poderioz, desgaitasuna duten langileen kopurua Administrazio Publiko bakoitzeko langile guztien % 2koa izatea.

Hautapen prozesuak egin ondotik, desgaitasuna dutenek bete gabe gelditzen diren lanpostu erreserbatuak hurrengo lan eskaintzako kupoari gehituko zaizkio, baina gehienez ere % 10 izanen dira.”

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen, 2016ko ordezkatze-tasari zegokiona, esparru hauetan: Administrazio Erroa, Osasun Departamentuko osasun-langileak eta Hezkuntza Departamentuko unibertsitatez kanpoko irakasleak.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez zehaztuko direla desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandak, sartzeko kasuan kasuko hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, betiere Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik.

Aurrekoarekin bat, beraz, bidezkoa da 45 lanpostu huts erreserbatzea enplegu publikoaren eskaintzan desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten.

Eskubide Sozialetako Departamentuak beharrezko txostena egin du. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoaren txostena onetsi da.

Hori horrela, bidezkoa da erreserba-txandetako lanpostuak zehaztea %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Xedatzea ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuen artetik, ondoko hauek sartuko direla %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzako erreserba-txandan. Hona hemen:

Administrazio Erroaren esparruan, 11 lanpostuko erreserba; honela banatuko dira:

–Administrazio Publikoko teknikaria. Lanpostu huts bat (arlo ekonomikoa).

–Administrazio Publikoko teknikaria. Lanpostu huts bat (arlo juridikoa).

–Gizarte-langilea. Bi lanpostu huts.

–Liburutegiko arduraduna. Bi lanpostu huts.

–Sistema Informatikoetako ofiziala. Bi lanpostu huts.

–Atezaina. Hiru lanpostu huts.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-langileen esparruan, 15 lanpostuko erreserba; honela banatuko dira:

–Osasun Mentaleko erizain espezialista. Lanpostu huts bat.

–Laborategiko teknikari espezialista (LTE). Lanpostu huts bat.

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria (EZLT). Sei lanpostu huts.

–Zeladorea. Zazpi lanpostu huts.

Hezkuntza Departamentuko unibertsitatez kanpoko irakasleen esparruan, 19 lanpostuko erreserba; honela banatuko dira:

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, 14 lanpostuko erreserba; ondoko espezialitateen eta hizkuntzen arabera banatuko dira:

–Ekonomia. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Fisika eta Kimika. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Fisika eta Kimika. Lanpostu huts bat (euskaraz).

–Geografia eta Historia. Lanpostu huts bat (euskaraz).

–Informatika. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Ingelesa. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Ingelesa. Lanpostu huts bat (euskaraz).

–Gaztelania eta Literatura. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Gaztelania eta Literatura. Lanpostu huts bat (euskaraz).

–Matematika. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Matematika. Lanpostu huts bat (euskaraz).

–Hezkuntza Orientazioa. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Hezkuntza Orientazioa. Lanpostu huts bat (euskaraz).

–Teknologia. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, 5 lanpostuko erreserba; ondoko espezialitateen eta hizkuntzen arabera banatuko dira:

–Instalazio Elektroteknikoak. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Mekanizazioa eta Makinaren Mantentzea. Lanpostu huts bat (euskaraz).

–Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipoak. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Osasun eta Laguntza Prozedurak. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

–Sistema eta Aplikazio Informatikoak. Lanpostu huts bat (gaztelaniaz).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1801478