2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
2018ko ekitaldirako karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Udalak, 2017ko urriaren 2ko osoko bilkuran eta bertaratu guztiak bat etorririk, honako hau
ERABAKI DU:
1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,40.
2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa:%0,60.
3. 1 indizea aplikatuko da Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.
4. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga tasa: %3.
5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez: aplikatzeko portzentajea, %3 aldi guztietarako; eta karga-tasa bakarra, %15.
Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Beraskoainen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, José Luis Larrea Cenoz.
Iragarkiaren kodea: L1801340