2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Beraskoaingo Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Beraskoainen, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.
Iragarkiaren kodea: L1801333