2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Aldizkako karga-tasak biltzeko 2018ko egutegia
Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin bat, argitara ematen da Udalaren aldizkako karga-tasak biltzeko 2018ko egutegia, 2018ko urtarrilaren 22ko osoko bilkuran onetsia.
Bando/iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, ez da udal zergak kobratzeko abisua igorriko paperean. Beraz, herritarrei eskatzen diegu datak gogora ditzaten gastuen aurreikuspena egiteko.
ZERGA | ORDAINTZEKO EPEA | ORDAINAGIRIA KARGATZEKO DATA, HELBIDERATURIK BADAGO |
Herri-lur eta errentamenduen gaineko zerga | Martxoa | 2018-03-30 |
Zirkulazioaren gaineko zerga | Apirila | 2018-04-28 |
Kontribuzioaren gaineko zerga. Seihilekokoa | Ekaina Abendua | 2018-06-30 2018-12-15 |
Ekonomia-jardueren gaineko zerga | Azaroa | 2018-11-15 |
Ordainagiriak kontsulta daitezke www.barasoain.net web-orriko herritarren karpetan edo Udalaren Idazkaritzan.
Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin bat, argitara ematen da Udalaren aldizkako karga-tasak biltzeko 2018ko egutegia, 2018ko urtarrilaren 22ko osoko bilkuran onetsia.
Helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak azaltzen den egunean pasatuko dira kontuetara.
Ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Barasoainen, 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1801271