2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
2018rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Hasierako onespena
Aresoko Udalak, 2018ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen onestea karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2018rako. Horren bidez, ondoko hauek aldatzen dira: landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren tasetako zenbatekoak, konpultsak eta ziurtagiriak luzatzeagatik ordaindu beharreko prezioa eta udalerriko WIFI zerbitzuaren prezio publikoa.
Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Areson, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1801413