33. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Osoko Bilkurak hartu erabakiaren laburpena, Andosillako industrialdeko kaleen izenak eta zenbakiak aldatzeari buruzkoa

Andosillako Udalak, 2017ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, onetsi zuen Andosillako industrialdeko planoa, horren kaleen izenak eta lurzatien zenbakiak dakartzana.

Oharra: planoa kontsulta daiteke ondoko esteka honetan: http://www.andosilla.net/PDF/numerosdefinitivos003_20180131143610.pdf

Argitaratu den ebazpenaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Andosillan, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1801422