33. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

164/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ezartzen da zer lanpostu sartuko den desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013, 2014 eta 2015erako enplegu publikoaren eskaintzatik, Bigarren Hezkuntzako irakasle eta maisu-maistren lanpostuei dagokienez.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, honako hau ezartzen du zazpigarren xedapen gehigarrian:

“1. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan publikoaren eskaintzetan lanpostu hutsen % 7 gutxienez gorde eginen da % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzat, betiere hautapen probak gainditzen badituzte eta, dagokion unean, aipatutako desgaitasun gradua eta bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin bateragarria dela frogatzen badute. Hala eginen da, helburua izanik lortzea, denboraren poderioz, desgaitasuna duten langileen kopurua Administrazio Publiko bakoitzeko langile guztien % 2koa izatea.

Hautapen prozesuak egin ondotik, desgaitasuna dutenek bete gabe gelditzen diren lanpostu erreserbatuak hurrengo lan eskaintzako kupoari gehituko zaizkio, baina gehienez ere % 10 izanen dira.”

Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015erako enplegu publikoaren eskaintza. Hori horrela, 20 lanpostu huts Bigarren Hezkuntzako irakasle lanpostuan aritzeko ziren, eta 73 lanpostu huts maisu-maistren lanpostuan aritzeko, denak Hezkuntza Departamentuan.

Gero, azaroaren 28ko 109/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu da, Bigarren Hezkuntzako irakasle lanpostuan aritzeko 20 lanpostu hutsen espezialitateari eta hizkuntzari dagokienez, honela:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Lau lanpostu huts. Espezialitatea: Gizartean eta Komunitatean Esku Hartzea (gaztelaniaz).

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hamar lanpostu huts. Espezialitatea: Hezkuntza Orientazioa (gaztelaniaz).

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Hezkuntza Orientazioa (euskaraz).

Halaber, urtarrilaren 17ko 2/2018 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu da, maisu-maistren lanpostuan aritzeko 73 lanpostu hutsen espezialitateari eta hizkuntzari dagokienez, honela:

–Maisu-maistrak. Hamaika lanpostu huts. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (gaztelaniaz).

–Maisu-maistrak. Hamabi lanpostu huts. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (euskaraz).

–Maisu-maistrak. Hogeita hiru lanpostu huts. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz).

–Maisu-maistrak. Hogeita zazpi lanpostu huts. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (euskaraz).

Bestalde, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 2559/2016 Ebazpenak, zeinaren bidez ezarri baitzen zer lanpostu sartuko den desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013, 2014 eta 2015erako enplegu publikoaren eskaintzatik, honakoa ezarri zuen: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013, 2014 eta 2015erako enplegu publikoaren eskaintzatik, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen 3 lanpostu huts eta Maisu-maistren 8 lanpostu huts sartuko dira %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzako erreserba-txandetan.

Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez zehaztuko direla desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandak, sartzeko kasuan kasuko hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, betiere Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik.

Aurretik adierazitakoarekin bat, bidezkoa da desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan sartuta dauden lanpostuak, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen 3 lanpostu huts eta maisu-maistren 8 lanpostu huts, dagokien espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera banatzea.

Eskubide Sozialetako Departamentuak beharrezko txostena egin du. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoaren txostena onetsi da.

Horrenbestez, bidezkoa da erreserba-txandetako lanpostuak zehaztea %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat, Bigarren Hezkuntzako Irakaseen eta Maisu-maistren kidegoetan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Xedatzea ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013, 2014 eta 2015erako enplegu publikoaren eskaintzari dagokionez, behean zehazten diren lanpostuak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta maisu-maistren kidegoei dagozkienak, sartuko direla %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzako erreserba-txandan. Honela:

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan:

–Bigarren Hezkuntzako Irakasleak. Bi lanpostu huts. Espezialitatea: Hezkuntza Orientazioa (gaztelaniaz).

–Bigarren Hezkuntzako Irakasleak. Lanpostu huts bat. Espezialitatea: Hezkuntza Orientazioa (euskaraz).

Maisu-maistren Kidegoan:

–Maisu-maistrak. Lanpostu huts bat. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (gaztelaniaz).

–Maisu-maistrak. Lanpostu huts bat. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (euskaraz).

–Maisu-maistrak. Hiru lanpostu huts. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz).

–Maisu-maistrak. Hiru lanpostu huts. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (euskaraz).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1801396