32. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2018ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, aho batez:

Hasiera batez onestea Goizuetako Udaleko 2018ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda.

Plantilla organiko hau jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua eta 235. artikulua.

Goizuetan, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1801528