31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03579 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa.

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Mitxinborda Erabiltzaileen Elkartea.

I.F.Z. zenbakia: H 71326045.

Helbidea: Suspelttiki Auzoa, Perezenetxeberria, 6, 31780-Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Elarmota iturburua.

Eskatutako emaria: 0,087 l/s-koa.

Tokia: Suspelttiki Auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Xedea: familia bakarreko zenbait etxebizitza hornitzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da ura hartzeko kutxeta berri bat egitea Elarmota iturburuko soberako ur-isurian; bertatik 690 metroko hodi bat aterako da, Mitxinbordan dagoen 60 m³-ko biltegiraino. Biltegitik beste hodi bat ateratzen da, 229 metrokoa, eta beste horretatik banaketa sarea, 6 etxebizitza hornitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko urtarrilaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1800978