31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-20

2017ko abenduaren 13an, aldeetako batek eskatuta ireki zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Industrias Cousin Freres SL.

Xedea: aire girotuko hozkailuak hornitzeko putzua jardunean ez dagoela jakinaraztea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: industrialdea; poligonoa: 1; lurzatia: 221.

Udalerria: Burlata (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,50 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 2004ko urriaren 4an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Uren Erregistroko A atalaren 41. liburukiaren 60. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko urtarrilaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1801398