3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-25
2017ko abenduaren 13an, aldeetako batek eskatuta ireki zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Angel Manero SA.
Xedea: ur aprobetxamendu bat amaitzeko eskaera, ukoagatik.
Ibilgua: Ebro ibaia.
Alderdia: Badina; lurzatia: 950.
Udalerria: Azagra (Nafarroa).
Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 1,6 l/s.
Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2000ko ekainaren 15ean emandako ebazpena.
Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 22. liburukia, 56. orria.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko urtarrilaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1801397