31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-797

Pedro Seminario Erreak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Pedro Seminario Errea.

Xedea: hostal-aterpetxe bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: bertako erreka bat (Zidakos ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: San Martin Unx (Nafarroa).

Hondakin uren gehieneko bolumena 900 m³-koa izanen da urtean; bi gelako hobi septikoan eta, ondoren, iragaiztutako kanaberadi batean; sukaldeko urak gantzak bereizteko gailutik igaroko dira aurretik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abenduaren 5ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1801280