31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-O-1477

Pedro María Azcona Olaizek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Pedro María Azcona Olaiz.

Xedea: aterpetxea eraikitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: Zubiurrutia.

Udalerria: Gares (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da erromesentzako aterpetxe bat eraikitzea 3. poligonoko 347A lurzatian, Arga ibaiaren eskuinaldean, eta patioa, aparkalekuak eta sarbidea egokitzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko urtarrilaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1801005