31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-O-1447

Andosillako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Andosillako Udala.

Xedea: harri-lubeta eta ontziralekua. Zoladura. Berdegunearen erreforma.

Ibilgua: Ega ibaia.

Alderdia: El Sotillo.

Udalerria: Andosilla (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da 2. poligonoko 1.013 lurzatia erabilera turistikorako egokitzea, 6 karabanako aparkaleku bat, hustubidearen gaineko zubi bat, eta kaiak edo piraguetarako ontziraleku bat eraikitzeko, sarbideko arrapala hobetzeko, atsedenlekuak konpontzeko eta itxitako eremu bat egokitzeko txakurrentzat; horrez gain, zerbitzu gune bat prestatuko da karabanen mantentze-lanetarako, udal igerilekuen sarreran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko urtarrilaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1801004