31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2018. urterako aldaketak, Ur horniduraren, saneamenduaren eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko eta zerbitzu horri lotutako gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen
ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2017ko urriaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018. urterako aldaketak, Ur horniduraren, saneamenduaren eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko eta zerbitzu horri lotutako gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horien aldaketak behin betiko onetsi dira eta osorik ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztuko baita.

Garesen, 2018ko urtarrilaren 2an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEKO ETA MERKATARITZAKO HONDAKINAK BILTZEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTUTAKO GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 10.1.c) artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugape osoan aplikatuko da, baldin eta hondakinen zerbitzuan sarturik badaude, eskumena espresuki lagata.

Halaber, hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barrenean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zerga-egitatea. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea. Hondakinak, etxeko eta merkataritzako zabor eta hondakinen bilketari eta tratamenduari buruzko Legeari jarraituz, egoera eta jarduera hauen ondorioz sortzen dira:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritzakoak.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Egoitza zentroak.

h) Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna.

k) Kaxa irekiarekin egindako bilketa berezia.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da osoa, eta beraz, espresuki aipatu gabeko bertze jarduera berdintsuak sartzen dira, gisa berekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bertzelako entitateak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatu edo erabiltzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egin edo horien eskura jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hiri-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak. Subjektu pasiboek kasuan kasuko onuradunei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.

2. Borondatezko zerbitzuaren kasuan, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Kontzeptu batengatik edo bertzearengatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

4. artikuluko 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

–1.a) zerga-egitaterako: bizitegia den edo izan litekeen katastroko higiezin-unitatea.

–1.b), 1.c), 1.d), 1.e), 1.f) eta 1.g) zerga-egitateetarako: establezimendu unitatea, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta duena edo, zerga horren pean ez dagoenean edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzurik bada, martxan dabilena. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

–1.h) zerga-egitaterako: edukiontzien kopurua, haien edukiera, joan-etorria eta bilketaren maiztasuna.

–1.i) zerga-egitaterako: erabilitako denbora eta langileak, eta joan-etorrian egindako kilometroak.

4.2 artikuluko zerga-egitaterako: jaieguneko finkoa, erabilitako denbora eta joan-etorria.

Interesdunek halakorik eskatzen badute, biltzeko zerbitzu bereziak paratzen ahalko ditu Mankomunitateak ohiz kanpoko hondakinak sortzen dituzten lekuetan (etxebizitza multzoetan, industrietan, etab.). Horrelakoetan, banakako tasa irizpide objektiboen arabera kalkulatuko da (hondakinen bolumen eta mota, emandako zaborrontzien kopurua, bilketaren maiztasuna, etab.).

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tarifa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Tasa bakoitzari dagokion tributu-kuota kalkulatuko da erabilera bakoitzerako zehaztutako kuota zerga-oinarriaren arabera aplikatuta.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Sortzapena

10. artikulua.1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak), fakturazioa zenbat hiruhileko naturaletan banatzen den, bakoitzaren lehen egunean sorraraziko dira erabiltzaile guztiendako.

2. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak zerbitzua egiten denean edo egiten denetik sorraraziko dira.

X. KAPITULUA

Ordainarazpena

11. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1 artikuluan aurreikusitako tasak (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) hiru hilean behin sorraraziko dira.

2. Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

XI. KAPITULUA

Diru-bilketa

12. artikulua. 1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira.

2. 4.1 artikuluan aurreikusitako tasek (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) sortzen dituzten tributu-zorrak, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehen egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun natural izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

3. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako aurreikusitako tasak dagokien zorra jakinarazi ondoan ordainduko dira.

13. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun naturaleko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sorrarazitako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

14. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu diren kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota honek kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Arau eta Erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila bereko edo ttikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Izarbeibarko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

Bigarrena.–Ordenantza honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Hiruhilekoko tarifak

Hondakinak:

1.–Etxeko tarifa: 17,56 euro.

2.–Tarifa profesionalak: 26,85 euro.

Barnean ditu: gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak eta erregistroak, banketxeak, profesional autonomoen lokalak, betiere lokal horietan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada, bitxi-dendak, erloju-dendak, tanatorioak, beilatokiak, bideoklubak eta ostalaritzako jarduerarik ez duten igerilekuak.

3.–Merkataritza/industriako tarifa:

3.1. Merkataritza/industriako I. tarifa: 40,98 euro.

Barnean ditu: opari-dendak, tabako-dendak, litxarreria-dendak, elektrizitate-dendak, edarien biltegiak. Farmaziak eta jolas aretoak, fisioterapeutak, albaitariak, ezti-dendak, lore-dendak, gimnasioak, tapizeriak, etxetresna elektrikoen dendak. Tarifa honen barrenean sartzen dira haien produktua soilik astean behin saltzen duten jarduerak, hala nola, olio-errotak, ardandegiak eta abar.

3.2. Merkataritza/industriako II. tarifa: 45,76 euro.

Barnean ditu: zapata-dendak, arropa-dendak, drogeriak, burdindegiak, ordezko piezen dendak, mertzeriak, moldiztegiak, kirol-dendak, altzari-dendak eta ile-apaindegiak. Liburu-dendak, edergintza-aretoak, estetizistak, brikolaje-dendak.

3.3. Merkataritza/industriako III. tarifa: 63,27 euro.

Barnean ditu: supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 m²-tik beherakoak), tailerrak oro har, zurgindegiak, iturgindegiak, aroztegiak, beirategiak, harategiak, pasteldegiak, okindegiak eta txatartegiak.

3.4. Merkataritza/industriako IV. tarifa: 78,17 euro.

Barnean ditu: supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 m²-tik gorakoak) eta aurreko apartatuekin zerikusia duen jarduera oro, betiere haien azalera 150 m²-tik gorakoa bada. Arrandegiak, barazki-dendak.

3.5. Merkataritza/industria V. tarifa:

Barnean ditu: industriak oro har, eta 3.1 eta 3.2 apartatuetan jaso gabeko gainerakoak.

Aplikatu beharreko gutxieneko tarifa lokalaren azaleraren araberakoa da: 3.3 apartatukoa (63,27 euro) 150 m²-tik beherako lokalentzat, eta 3.4 apartatukoa (78,17 euro) 150 m²-tik gorako lokalentzat.

Hondakin asko sortzen diren garaian (mahats biltze sasoian, piper sasoian, etab.), erabilera esklusiboko edukiontziak eskatu beharko dituzte behar den denborarako.

Mankomunitatearen txosten teknikoen arabera, sortzen diren hondakin motak eta kopuruak hiri hondakinekin noraino parekatzen ahal diren kontuan izanda aholkatuko da erabilera esklusiboko edukiontziak eskatzea. Halaber, industrialde egin berrietan daudenek aukera izanen dute, edukiontzien kokapena aztertu ondoan, industrialdea zaintzeko entitateak bilketaren kostuak bere gain hartzeko.

4.–Ostalaritzako tarifa:

4.1. Ostalaritzako I. tarifa: 40,98 euro.

Barnean ditu: kirol instalazioak eta igerilekuak, aldian behingo edo aldi baterako ostalaritza zerbitzua dutenak, boluntarioek kudeatua eta irabazi asmorik gabe.

4.2. Ostalaritzako II. tarifa: 90,96 euro.

Barnean ditu: tabernak, kafetegiak, bingoak, kasinoak, ostatuak, pentsioak, kirol elkarteak, ostalaritza zerbitzua duten igerilekuak eta elkarte gastronomikoak, 40 pertsonatik gorakoak.

4.3. Ostalaritzako III. tarifa: 103,12 euro.

Barnean ditu: jatetxeak, 6 mahaitik gorako taberna-jatetxeak, hotelak, hostalak eta diskotekak.

4.4. Sozietateak: 17,56 euro.

Barne dira lagunarteko elkarteak. Orobat, barne dira elkarte gastronomikoak, 40 pertsonatik beherakoak.

5.–Udal eraikinak: 17,56 euro.

Barnean ditu: udaletxeak, kontzeju-etxeak, bulego publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta udalen kirol instalazioak eta udalen igerilekuak, ostalaritza zerbitzurik ez dutenak.

Udalek, karrikak garbitzeko, hilerriak mantentzeko eta abarretarako, erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dituzte. Ondoriozko tarifari %50 murrizketa eginen zaio.

6.–Gurtzarako eraikinak: 17,56 euro.

Barnean ditu: elizak, parrokiak, meskitak edo gurtzarako eraikin oro, erlijioa dena delakoa izanik.

Hirigunetik kanpo diren eraikinendako (baselizak eta abar) erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dira, eta tarifa, taula orokorrari jarraituz aplikatuko da.

7.–Akademien tarifak: 45,76 euro.

8.–Ikastetxeen tarifa: 79,94 euro.

Barnean ditu: haurtzaindegiak eta udal edo eskualdeko eskolak eta ikastetxeak.

9.–Osasun arloko tarifa: 45,76 euro.

Barnean ditu: klinikak, anbulatorioak, osasun zentroak, sendagile partikularren kontsultak eta eguneko zentroak.

10.–Egoitzen tarifa: 101,05 euro.

Barnean ditu: zahar-etxeak, komentuak, kuartelak eta egoitzak.

11.–Landetxeen eta aterpetxeen tarifa: 39,12 euro.

12.–Edukiontzien erabilera esklusiboa. Tarifak:

Ez daiteke eskatu herrian dagoena baino maiztasun handiagorik. Edukiontziak denbora tarte labur baterako eskatzea: zatikatzea gutienez astebetekoa izanen da eta ordaindu beharrekoa ondoko formulari jarraikiz aterako da:

Zenbatekoa: P + K + H.

P = erabilera propiorako 800 l-ko edukiontzien taulan ezarritako prezioa.

K = Mankomunitateko herrietaraino dauden kilometroen banaz bertzekoa (euro 1/km).

H = edukiontziak eraman eta biltzen erabilitako banaz bertzeko denboraren kostua (57 euro).

Erabilera esklusiboko edukiontziak denbora jarrai batean erabiltzeko eskatzen direnean, aplikatu beharreko zenbatekoa izanen da tauletan ezarritakoa, kasuak kasu landa eremuko edo hiriguneko tauletan, eta betiere eskatutako bilketa kopuruaren eta edukiontzi kopuruaren arabera, bai eta edukiontzien tamainaren arabera ere.

Hondakinen sorketan gorabeherak daudenean, eta betiere Mankomunitateko teknikariek hala onartzen badute, tarifa ezberdinak ezarri ahalko dira hiruhileko bakoitzerako, urtaro bakoitzeko hondakinen produkzioa kontuan hartuz.

Erabilera esklusiboko edukiontziei aplikatu beharreko tarifak:

800 LITRO BILKETA:

EDUK. 1

2 EDUK.

3 EDUK.

4 EDUK.

5 EDUK.

6 EDUK.

7 EDUK.

800 l. ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

1 astean

795,68

1.060,90

1.326,13

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2 astean

1.060,90

1.326,13

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

3 astean

1.326,13

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

4 astean

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

3.182,70

5 astean

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

3.182,70

3.447,93

6 astean

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

3.182,70

3.447,93

3.713,15

800 l. ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

1 astean

933,59

1.230,64

1.527,70

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

2 astean

1.230,64

1.527,70

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3 astean

1.527,70

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

4 astean

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

3.607,06

5 astean

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

3.607,06

3.904,11

6 astean

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

3.607,06

3.904,11

4.201,16

240 LITRO BILKETA

EDUK. 1

2 EDUK.

3 EDUK.

4 EDUK.

5 EDUK.

6 EDUK.

7 EDUK.

240 l. ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

1 astean

371,32

477,41

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

2 astean

477,41

583,50

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

3 astean

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

4 astean

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

5 astean

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

6 astean

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

1.538,31

240 l. ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

1 astean

477,41

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

2 astean

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

3 astean

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

4 astean

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

5 astean

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

1.538,31

6 astean

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

1.538,31

1.644,40

800 litroko 7 edukiontzi baino gehiago eskatzen direnean, erabilera esklusiboko edukiontzi bakoitzeko 250 euro gehiago ordaindu beharko dira hirigunean eta 280 euro landa eremuan.

Erabilera esklusiboko edukiontziei dagokienez, paper eta kartoirako 3000 litroko edukiontziak eta ontzietarako 1000 litrokoak zabor organikorako 800 litrokoak balira bezala kontatuko dira.

PAPER ETA KARTOIRAKO EDUKIONTZIAK. 3.000 L. ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

3.000 litro

Hamabostean behin

Hilean behin

Edukiontzi bat

519,84

318,27

PAPER ETA KARTOIRAKO EDUKIONTZIAK. 3.000 L. ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

3.000 litro

Hamabostean behin

Hilean behin

Edukiontzi bat

450,88

286,44

Goiko tauletako tasak berariazkoak dira kartoi ekoizle txikientzat, eta aplikatu beharrekoak kartoi gutxi sortzen duten jarduerentzat; haien arabera ezarriko da edukiontziak biltzeko maiztasuna (hamabostean edo hilean behin), eta tarifak desberdinak izanen dira landa eremuan edo hirigunean.

13.–Tarifa berezia, festetako zabor bilketagatik.

13.1. Kilometro-ordaina: euro 1/km.

13.2. Prezioa jaieguneko irteeragatik: 44 euro langile bakoitzeko.

13.3. Prezioa lanordu bakoitzeko:

–Bilketa berezia, egun baliodunean: 95 euro orduan.

–Bilketa berezia, jaiegunean: 120 euro orduan.

14.–Deskontua etxeko konpostajea erabiltzeagatik.

Ohiko etxebizitza hirigunean duten abonatuek %10 gutiago ordainduko dute urteko tasa, baldin eta Izarbeibarko Mankomunitateak etxeko konpostajea egiteko sustatutako kanpainetan parte hartzen ari badira edo konpostajea egiten badute Mankomunitateak ezarritako jarraibideen arabera. Deskontu hori Mankomunitateko langileek berrikusiko dute eta ezabatu eginen da, ekimen horretan parte hartzeari utzi edo konpostajea Mankomunitatearen jarraibideetatik kanpo egiten bada.

Hobari horretarako eskubidea sortzeko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboen aldez aurreko eskaria, eta abonatu bakoitzari deskontu bakarra aplikatuko zaio, betiere Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten herrietan badago haren etxebizitza.

15.–Diru premia gogorra duten zerbitzuaren erabiltzaileendako kuota berezia.

Oro har ordaindu behar den tasari %10 aplikatuta ateratzen den kopurua izanen da, hain zuzen ere, ordenantza honetan arautzen den zerbitzuan (hiri hondakin solidoen bilketa) prezioei etxeko tarifan dagokien kuota osoa, kasu hauetan:

–Ordaintzera beharturik dagoenak aurkezten duenean gizarte zerbitzuek luzaturiko agiria, adierazten duena bere diru-sarrerak eta ondarea ez direla errenta bermatua eskuratzeko baldintzatzat hartzen diren zenbatekoak baino gehiago.

Betiere tarifa honen onuraduna “subjektu pasibotzat” hartuko da, 5.1 artikuluak dioenaren arabera, edo bertzela haren senarra edo emaztea, edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. (Erroldatze agiriaren bidez frogatuko da).

Tarifa hau 12 hilabetez eskuratzen ahalko da. Prestazioa hartzeko eskubidea epe luzeagorako eman bada, tarifaz baliatzeko epea prestazioarenari egokituko zaio. Izarbeibarko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du tarifa hau eskuratu ahal izateko eskatzen diren baldintzak betetzen segitzen ote den; hartara, tarifa osoa aplikatuko zaie baldintzak betetzetik gelditu diren onuradunei, bai eta egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

Tarifa guztientzako xedapenak.

Hondakin asko sortzen duen jarduera bada, hondakin horiek kudeatzeko erabilera esklusiboko edukiontziak eskuratu beharko dira, betiere Izarbeibarko Mankomunitateko zerbitzu teknikoen txostena egin ondotik.

Hondakinak sortzen dituen unitatea tarifa multzo bat baino gehiagokoa bada, tarifa bakarra aplikatuko zaio kasu guztietan; aplikatu ahal zaizkionen artean handiena, hain zuzen.

Etxebizitza batean hondakinak sortzen dituen bertze unitate bat dagoenean, aurreko apartatuko tarifa kobratuko zaio gehi etxekoa.

Halako udal batean, eraikin berean biltzen baldin badira Herriko Etxea, Liburutegia, Bake Epaitegia eta Kultur Etxea, tarifa bakarra aplikatuko da (udal tarifa), eta tarifa bakarretik kanpo geldituko dira eraikin berean dauden gainerako zerbitzuak.

Izarbeibarko Mankomunitatearen ikuskatzaileek lehenengo azterketa egin ondoren, tarifak, erabilera eta subjektu pasiboak aldatu ahalko dira; betiere, frogatzen baldin bada egiazko egoerarekin bat ez datozela.

Hondakin bereziak sortzen dituzten unitateak (arrandegiak eta antzekoak) behartuta daude euren lokaletan edukiontziak onartzera. Halaber, hondakinak sortzen dituen unitateari baimena eman ahal zaio edukiontziak hirigunetik at jartzeko; betiere, Udalak zehaztutako tokian.

Izarbeibarko Mankomunitatearen zerbitzu teknikoen iritziz ageriko jardunik ez duten merkataritza, industria eta abarreko jarduerek etxeko tarifa ordainduko dute.

Subjektu pasibo bat arestiko tarifetan sailkatzerakoan zalantzarik bada, hondarrean Mankomunitateak berak erabakiko du aplikatuko zaion tarifa.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN, SANEAMENDUAREN ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN IKUSTEKO DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK
ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Izarbeibarko Mankomunitatearen tasak, uraren
ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarriak

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xede diren tasek ur horniduraren eta saneamenduaren zerbitzua eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak egitea dute oinarri. Ezartzen diren ordainarazpenak, beraz, tasak dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean martxoaren 2ko 4/1999 Legeak egindako aldaketaren arabera arautzen diren zerbitzu eta jarduerak egiteagatik.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Izarbeibarko Mankomunitatean une bakoitzean dauden udalerri eta kontzejuen mugapeetan aplikatuko da.

Horren aplikazioa osoa edo partziala izan daiteke, betiere Mankomunitatean nola sartuta dagoen kontuan harturik eta benetan egiten diren nahiz egin daitezkeen zerbitzu emateen arabera.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek arautzen dituen zerbitzu edo jarduerak eskura izan edo eskuratu ahal izatea nahiz erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak sortzen dituzte, ondoko zerrenda honetakoak:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze-lanak.

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze-lanak.

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzua erabiltzea. Ezarri beharreko tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Hondakin uren egiazko edo balizko hustea eta, ondoren, haien arazketa. Tasa desberdina izaten daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.

Oro har, balizko hustea dagoela kasu guztietan ulertuko da.

Arau orokorraren salbuespentzat eta, beraz, tasa honetatik libre, honako hauek hartuko dira:

–Halako kasuak, non Izarbeibarko Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareak egitea.

–Ezkutuko ur-ihesen bat badela atzematen bada. Kasu horretan, ondotik ematen diren inguruabar guztiak bete beharko dira, eta horiek behar bezala frogatu beharko.

1.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

2.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.

e) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa behin betiko kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea.

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareetan hargunea izateko eskubideak.

Hor sartzen da hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak fisikoki eskura izate hutsa.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskatzailetza lana, enpresako langileek egina, ezarritako arauak hertsiki betetzen diren egiaztatzeko xedea duena.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek edo juridikoek, eta entitateek, baldin eta zergapetzen ahal diren unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen badute, nahiz eta izaera juridikorik ez izan, betiere, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluaren f) apartatuan zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluaren h) apartatuan zehaztutako tasetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo bertze bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

d) 4. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik bai ibai, putzu eta abarretako kontzesio pribatuetatik. Kontzesio pribatuei dagokienez, kontsumitua emariarena bera dela ulertuko da, kontrakoa aski frogatu ezean.

Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake aipatu kontsumoen gaineko zenbatespena egiteko, hain zuzen ere prozesuen galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, betiere zifra horiek kontsumitutako uraren %25a baino handiagoak badira.

Kontzeptu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko berariaz ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.

e) 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada.

f) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: hargunea eskatzen bada banan-banako jarduketetarako: kuota finkoa, hargunearen diametroaren arabera.

Hargunea eskatzen bada suteen kontra erabilitako kontsumoetarako: kuota finkoa, hargunearen diametroaren arabera.

g) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubiko ur kopurua, kontagailuaren bidez edo bertze bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsiz.

h) 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunek ezarriko dituzte tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak: horiek ordenantza honen 1. eranskinean agertzen dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, horiek ezartzen duten maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Hobariak

10. artikulua.

Hornidura moztera behartzen duten ez-ordaintze kasuetan, zordunak, baja eman eta bi hilabete iragan ez direla, hornidura puntu berean alta eskatzen badu eta mozketa eragin zuen egintza zuzendu bada, %70eko hobaria aplikatuko da ordenantza honen 4.e) artikuluan aipatzen den zerbitzua emateko. (5. tarifa: Zerbitzua kontratatzea).

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua.

1. 4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sorraraziko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasek -horien barne izanik, hala bada, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokairua- hiruhileko natural horren lehenbiziko egunean izanen dute sortzapena; hortaz, ezin dira hiruhilekoa baino epe laburragoetan banatu.

2. 4. artikuluaren c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak ur kontsumoa egiten den unean sorraraziko dira.

3. 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sorraraziko dira.

4. 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak, Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduarekin bat, edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sorraraziko dira.

5. 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sorraraziko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

4. artikuluaren a), b), c), d) eta g) apartatuetan aurreikusitako tasak hiru hilabetetik behin ordainaraziko dira.

e) eta f) apartatuetan aurreikusitako tasak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

h) apartatuan aurreikusitakoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1.–Ordenantza honetan aurreikusitako tasak aplikatzearen ondoriozko tributu-zorrak jakinarazpen gabetzat joko dira, 4. artikuluaren h) apartatukoa izan ezik.

2.–4. artikuluaren a), b), c), d) eta g) apartatuetako tasek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Izarbeibarko Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita 30 balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

3.–4. artikuluaren e) apartatuan aurreikusitako tasak sortzapenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta 15. artikuluaren a) apartatuko ordaintzeko modua aukeratu bada, orduan 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

4.–4. artikuluaren f) apartatuan aurreikusitako tasak, behin hargunerako eskubidea aitortu ondoan, Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduaren arabera ordaindu beharko dira, sorrarazten diren unean.

5.–4. artikuluaren h) apartatuan aurreikusitako tasak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52. eta 117. artikuluarekin bat:

a) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun naturaleko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sorrarazitako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboek, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe gelditu diren kasuetan, Izarbeibarko Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo honek kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

II. TITULUA

16. artikulua.–Saneamenduko kanona Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan arautua dago.

17. artikulua. Delako kanona 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrarekin bat ezarri da eta haren zenbatekoa Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkatua dago, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Indarrik gabe geldituko dira, inongo baliorik eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik hasita, hari kontra egin eta ezarrita diren maila bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA

Uraren ziklo integralaren tarifak

1.–Kuota, hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

HIRUHILEKOKO KUOTA

13 mm-raino

10,83 euro

15 mm

12,67 euro

20 mm

20,32 euro

25 mm

71,85 euro

30 mm

88,49 euro

40 mm

200,14 euro

50 mm

304,85 euro

65 mm

403,69 euro

80 mm

504,89 euro

1.2. Kuota finkoak, suteen aurkako instalazioetarako. Hargunearen diametroaren arabera.

HARGUNEAREN DIAMETROA (mm)

HIRUHILEKOKO KUOTA

30 mm

11,60 euro

40 mm

27,02 euro

50 mm

40,56 euro

65 mm

54,11 euro

80 mm

67,61 euro

100 mm

94.66 euro

125 mm

131,21 euro

150 mm

204,69 euro

2.–Kuota, saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak. Hornidurarako paratu den kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

HIRUHILEKOKO KUOTA

13 mm-raino

3,74 euro

15 mm

4,50 euro

20 mm

7,49 euro

25 mm

30,34 euro

30 mm

43,10 euro

40 mm

86,70 euro

50 mm

130,05 euro

65 mm

173,38 euro

80 mm

216,75 euro

3.–Hornidurako uraren kontsumoa. 4.c) artikuluan aurreikusiak.

3.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

1. tarifa.–Etxebizitzetako erabilera. Barne dira ongintza zentroak eta ikastetxe pribatuak, ofizialki onartuak: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.

2. tarifa.–Industria eta merkataritzako erabilera. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak sartzen dira. Halaber, erabilera kolektiboko kirol instalazio pribatuak, salbu eta ureztatzea eta igerilekuak: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.

3. tarifa.–Finka partikularretan ureztatzen eta aisian egindako erabilera, igerilekuak barne: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.

4. tarifa.–Hornidura uraren erabilera konbinatuak.

4.1 tarifa.–Etxekoa-merkataritzakoa: (iraungi beharreko tarifa, kontratu berriei aplikatuko ez zaiena).

–60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.

–Gainerako kontsumoa: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.

4.2 tarifa.–Etxekoa-ureztatzekoa:

–60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.

–Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.

4.3 tarifa.–Merkataritzakoa-ureztatzekoa:

–60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.

–Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.

4.1 eta 4.2 tarifetarako, lehen ezarritako 60 metro kubikoak lehen 80 metro kubikoetaraino igoko dira, subjektu pasiboa familia ugari batekoa denean edo etxebizitzan 4 lagun baino gehiago bizi direla frogatzen denean. Frogatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1.–Eskaera.

2.–Familia ugariaren txartela edo bizikidetzari buruzko txostena edo balio bereko dokumentua, Udalak emana, etxebizitzan bizi diren kideetako bakoitzaren erroldatze antzinatasuna adieraziko duena; gutxienez ere, 6 hilabetekoa izan beharko du eskaera aurretik.

5. tarifa.

5.1 tarifa.–Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,36 euro/metro kubiko kontsumitua.

5.2 tarifa.–Udal eta kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,32 euro/metro kubiko kontsumitua.

5.3 tarifa.–Udal eta kontzejuek udaletxean, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo bertze erakundeei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,36 euro/metro kubiko kontsumitua.

5.4 tarifa.–Hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuek iturri publikoetan erabiltzeko: 0,01 euro/metro kubiko kontsumitua.

6. tarifa.–Aldi baterako hornidurak Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren bertze hornidurak: 0,96 euro/metro kubiko kontsumitua.

7. tarifa.–Goi hornidura, mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,39 euro/metro kubiko kontsumitua.

8. tarifa.–Zisterna-kamioien bidezko hornidura: 1,93 euro/metro kubiko kontsumitua.

9. tarifa.–Goi hornidura, soilik Izarbeibarko Mankomunitatearen “Goi hornidura” izeneko atalean sartuta dauden entitateendako: 0,30 euro/metro kubiko kontsumitua.

10. tarifa.–Abonatuaren instalazio partikularreko ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoak: 0,32 euro/metro kubikoa.

Tarifa hau (10.a) abonatuak erreklamatutako hiruhilekoaren ordainagirian baizik ez da aplikatuko eta, horretarako, ondotik ematen diren inguruabar guztiak gertatzea galdatuko da, denak behar bezala frogatu beharko baitira:

1.–Hiruhilekoan 100 m³-tik goitiko kontsumoa erregistratu duten abonatuen erreklamazioak onartuko dira.

2.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, abonatuak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

3.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan abonatuaren aldetik ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

4.–Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-ihesa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-ihesa atzematen denetik aurrera.

Abonatuaren instalazio partikularrean gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

–Ur-ihesa, etxebizitzetako kontratuetan edo parekoetan (1., 4.1 eta 4.2 tarifak).

100 m³ fakturatuko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren banaz bertzekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.

Hortik goitiko kontsumoa: ez da fakturatuko.

Oharra: ihesa gertatu baldin bada instalazioak berdeguneak ureztatzeko duen atalean, tarifa ezartzeko irizpidea izanen da “Ur-ihesa gainerako kontratuetan”.

–Ur-ihesa gainerako kontratuetan:

100 m³ fakturatuko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren banaz bertzekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.

Hortik goitiko kontsumoa: 10. tarifa aplikatuko da, saneamenduari nahiz arazketa-kanonari dagokien tarifa aplikatu gabe.

4.–Hondakin uren hustuketa. 4.d) artikuluan aurreikusiak.

4.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

0. tarifa.–Saneamendurik gabe.

1. tarifa.–Etxebizitzetako erabilera: 0,24 euro/metro kubiko kontsumitua.

2. tarifa.–Industria eta merkataritzarako erabilera. Kontzesio pribatuak: 0,31 euro/metro kubiko kontsumitua.

Hondakin uraren erabilera konbinatuak.

3.1 tarifa.–Etxekoa-merkataritzakoa:

–60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,24 euro/metro kubiko kontsumitua.

–Gainerako kontsumoa: 0,31 euro/metro kubiko kontsumitua.

3.2 tarifa.–Etxekoa-ureztatzekoa:

–60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,24 euro/metro kubiko kontsumitua.

–Gainerako kontsumoa: 0,00 euro/metro kubiko kontsumitua.

3.3 tarifa. Merkataritzakoa-Ureztatzekoa:

–60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,31 euro/metro kubiko kontsumitua.

–Gainerako kontsumoa: 0,00 euro/metro kubiko kontsumitua.

Horniduraren tarifa konbinatuei bezalako tartekako irizpideak aplikatuko zaizkie 3.1 eta 3.2 tarifei.

5.–Zerbitzuaren kontratazioa. 4.e) artikuluan aurreikusiak.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

ZENBATEKOA

25 mm bitarte, hori barne

121,22 euro

25 mm-tik gora

544,73 euro

6.–Hargune eskubideak. 4.f) artikuluan aurreikusiak.

6.1. Hornidurako hargunearen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA (mm)

ZENBATEKOA

80 mm-raino

384,43 euro

100 mm

698,15 euro

150 mm

1.095,51 euro

6.2. Hornidurako hargunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA

ETXEBIZITZA LIBREAK

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALETXEAK UDAL INSTALAZIOAK

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE
PRIBATUAK

1 “

242,00 euro

112,18 euro

124,63 euro

242,00 euro

74,78 euro

74,78 euro

697,98 euro

1 ¼”

347,14 euro

160,90 euro

178,78 euro

347,14 euro

107,25 euro

107,25 euro

1.001,13 euro

1 ½”

899,15 euro

416,77 euro

463,06 euro

899,15 euro

277,83 euro

277,83 euro

2.593,14 euro

2 “

1.599,82 euro

741,52 euro

823,91 euro

1.599,82 euro

494,36 euro

494,36 euro

4.613,89 euro

2 ½”

2.294,42 euro

1.063,46 euro

1.181,62 euro

2.294,42 euro

708,98 euro

708,98 euro

6.617,09 euro

3”

2.984,26 euro

1.383,16 euro

1.536,85 euro

2.984,26 euro

922,12 euro

922,12 euro

8.606,36 euro

4”

4.383,65 euro

2.031,77 euro

2.257,52 euro

4.383,65 euro

1.354,51 euro

1.354,51 euro

12.642,13 euro

6.3. Saneamenduko hargunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA

ETXEBIZITZA LIBREAK

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALETXEAK UDAL
INSTALAZIOAK

160 mm

242,00 euro

112,18 euro

124,63 euro

242,00 euro

74,78 euro

200 mm

347,14 euro

160,90 euro

178,78 euro

347,14 euro

107,25 euro

250 mm

488,84 euro

226,58 euro

251,75 euro

488,84 euro

151,05 euro

7. Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

8.–Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.

–Egindako ikuskapen bakoitzeko: 65,12 euro.

9.–Kontagailuaren kalibrearen diametroa aldi baterako aldatzea.

Abonatu batek eskatzen badu kalibrea aldatzeko, urtebetetik beherako aldi baterako, langileen eta kudeaketa administratiboaren kostua kobratuko zaio, eta 80 euro ordaindu beharko du aurreko diametroko kontagailua jartzen diotenean.

10.–Mankomunitateko langileek hirugarrenei egindako lanak.

10.1. Lanak egitearen kostua.

10.1.1. Langileen kostua.

Mankomunitateko langileek ohiko ordutegi hau dute: astelehenetik ostiralera, 7:45etik 15:15era arte.

Mankomunitateko langileen orduen kostua honakoa da:

Orduaren kostua.

Zerbitzuaren arduradunaren eta bulego teknikoaren arduradunaren ordua: 38 euro.

Ingeniari teknikoaren ordua: 35 euro.

Arduradunaren ordua: 33 euro.

Taldeburuaren ordua (arduraduna ez dagoenean): 30 euro.

Iturginaren eta/edo elektromekanikariaren ordua: 28 euro.

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

Koefizientea.

Laneguneko aparteko ordua: 1,75.

Gaueko aparteko ordua: 2.

Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaiegunak): 2,25.

10.1.2. Kilometroak.

0,32 euro ordainduko da kilometroko.

Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Garesen duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

10.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:

–Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora.

–Konponketa egiteko erabili den denbora.

–Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira gutxienez, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.

10.2. Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.

10.3. Mankomunitatearen makineriaren eta ekipoen kostua.

–Finkoa, irteeragatik = 49,56 euro.

–Garbitzeko makinaren ordua = 32 euro (prezioaren barnean ez daude hura maneiatzeko langileak; segurtasunez, bi langile behar dira).

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen ordua = 22 euro (prezioaren barnean ez daude langileak).

–Egin beharreko bertzelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

Oharra (1): Mankomunitateko udalek baizik ez dute erabiliko zerbitzu hau, eskaera formala aurkeztuta.

10.4. Mankomunitateak errentan hartu makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (pala gidariak, kamioilariak, etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

11.–Tasak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

11.1. Ekipoak eskura izatea.

Zenbateko finko bat, 419,87 eurokoa, ordainduko da, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.

11.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek gorabehera sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak, etab.)

GORABEHERA

ZENBATEKOA

100 mm arte

Arina

174,22 euro

Larria

464,62 euro

200 mm arte

Arina

347,98 euro

Larria

696,93 euro

300 mm arte

Arina

522,68 euro

Larria

1.045,39 euro

400 mm arte

Arina

788,15 euro

Larria

1.576,26 euro

400 mm-tik goiti

Arina

4.355,38 euro

Larria

8.710,78 euro

12.–Diru premia gogorra duten zerbitzuaren erabiltzaileendako kuota berezia.

Oro har ordaindu behar den tasari %10 aplikatuta ateratzen den kopurua izanen da, hain zuzen ere, ordenantza honetan arautzen den zerbitzuetan (ur hornidura eta saneamendua) prezioei etxeko tarifan eta etxekoa-ureztatzeko tarifan dagokien kuota osoa, kasu hauetan:

–Ordaintzera beharturik dagoenak aurkezten duenean gizarte zerbitzuek luzaturiko agiria, adierazten duena bere diru-sarrerak eta ondarea ez direla errenta bermatua eskuratzeko baldintzatzat hartzen diren zenbatekoak baino gehiago.

Betiere tarifa honen onuraduna ur horniduraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra izanen da, edo bertzela haren senarra edo emaztea, edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. (Erroldatze agiriaren bidez frogatuko da).

Tarifa hau 12 hilabetez eskuratzen ahalko da. Kontratuaren titularrari prestazioa hartzeko eskubidea epe luzeagorako eman bazaio, tarifaz baliatzeko epea prestazioarenari egokituko zaio. Izarbeibarko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du tarifa hau eskuratu ahal izateko eskatzen diren baldintzak betetzen segitzen ote den; hartara, tarifa osoa aplikatuko zaie baldintzak betetzetik gelditu diren onuradunei, bai eta egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

Ordenantza honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1800119