31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko urtarrilaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2018ko urtarrilaren 26an.–Mankomunitateko burua, M.ª Asunción Navarro Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1801275