31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar ziren iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki oholean eta 2017ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Epe horretan inork ez du espedientearen kontrako alegaziorik aurkeztu, ezta halakorik jaso ere.

Horregatik guztiagatik, eta aplikatzekoa den araudiaren edukia ikusirik (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua), argitara ematen da laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 314.440,80 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 603.645,62 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.880,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 270.415,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako funtsa eta beste ustekabe batzuk: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 147.675,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 146.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 36.992,85 euro.

Gastuak, guztira: 1.525.049,27 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 520.007,27 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 51.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 119.366,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 546.046,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 202.830,00 euro.

6. kapitulua.–Lurzatien salmenta: 11.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 74.300,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.525.049,27 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1801273