31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

1/2017 aldaketa Udalaren Musika Eskolako aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2018ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 5.000,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 5.000,00 euro.

Azkoienen, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1801325