31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzeko erregelamenduan, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen hartan, xedatua betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Espedientea: 2710945. Alkatetzaren ebazpena: 64/2018. Eman den eguna: 2018ko urtarrilaren 25a. Sustatzailea: Erronkari Team. Jarduera: zaldi- eta behi-azienden ustiategia handitzea. Tokia: La Torre alderdia, 4. poligonoko 291. lurzatia.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1801306