31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egun baliogabeak eta bulegoetarako lan egutegia 2018an

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2017ko abenduaren 21ean:

«Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat), eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpenari jarraikiz (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko asteguneko jaiak), ebatzi dut:

1.–2018ko jaiegunen egutegia onestea Iruñeko Udalaren bulegoetarako. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 6a, 9a, 10a, 11, 12a eta 13a: sanferminak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 21: Omiasaindu.

–Azaroaren 29a: San Saturnino.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako jaiegunak.

2.–Iruñeko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da, astelehenetik ortziralera, 216 egunez, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira: 8:00etatik 15:00etara guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 22 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:38tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:22ra bitarte.

3.–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 8:30etik 14:30ak arte izanen da.

4.–Gainerako udal zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, eta betiere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegunak izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileendako. Obra eta Lorategietako zerbitzuaren lanaldia 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da, denentzat, 7:38tik 15:00etara bitartean, salbu eta alorreko zuzendaritzarekin bertzelako akordioren batera iristen badira, betiere Tokiko Ekonomia Jasangarriaren Alorrak berretsita (Giza Baliabideak). Ikastetxeetan lan egiten dutenek 7:38an hasiko dute lanaldia. Dena dela, sanferminetan ematen diren zerbitzuak, espres eskatzen duten udal zerbitzuetan, eta, betiere, Tokiko Ekonomia Jasangarriaren Alorrak (Giza Baliabideak) onesten badu, lanaldiaren urteko lanordu-kopuru horretatik aparte geldi daitezke, eta, hala eginez gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko zaie.»

Iruñean, 2017ko abenduaren 21ean.–Giza Baliabideen zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1800642