31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

29D/2017 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Autonomoen Sektorearteko Elkartea (sigletan CEAT), enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000261; eta lehengo gordailu zenbakia: NA/395).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubideari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Carlos Fernández Valdivieso jaunak egin zuen, 31/2017/000165 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da entitateko batzar nagusi arruntak 2017ko urriaren 17an egindako bilkuran erabaki zuela elkartearen estatutuak aldatzea, Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuari egokitzeko asmoz.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki ohol telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jartzen ahal dute Iruñeko lan arloko epaitegietan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2017ko abenduaren 14an.–Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Iragarkiaren kodea: F1714598