31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2018ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2017 aldaketa, kreditu-gehigarrien bidezkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 43. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Aurrekontuan egin aldaketa hau behin betiko onetsitzat joko da inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Xabierren, 2018ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1801383