31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Jaurrietako Udalak, 2018ko urtarrilaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jaurrietan, 2018ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1801267