31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2018ko karga-tasak

Jaurrietako Udalak, 2017ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen, besteak beste, ondoan osorik ematen den erabakia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz:

Lehenbizikoa.–Onestea 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasa eta tasak (aurreko urtekoak mantentzen dira).

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,27, udalerriko higiezin guztietarako.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko tasak mantentzen dira. Karga-tasak ere bere horretan segitzen du (%12).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,2.

–Bideen tasa: 6 euro etxebizitzako eta 0,50 eurora igotzen da, landa-lurreko ondasun higiezinen katastroko balioaren gainean.

–Ur kontsumoaren prezio publikoa: bere horretan uzten da, hau da, 0,25 euro/m³/urtea, gehi BEZa %10; eta hornidura bakoitzeko 27,50 euroko kuota finkoa, gehi BEZa %10. Hargune berriaren prezioa: 30,05 euro.

–Mahukako ura. Bere horretan uzten da, hau da:

  • Aziendarako eta laborantzarako: 30 euro/urtea.
  • Beste erabileratarako (baratzea, autoak eta bestelakoak): 15 euro/urtea.

–Saneamendu tasa: bere horretan uzten da, hau da, 27,50 euro gehi BEZa %10 hargune bakoitzeko.

–Hilerria:

  • Nitxoak 10 urterako lagatzea: dohainik izanen da pertsona guztientzat, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez.
  • Hilarriak: Udalak bere gain hartuko du nitxoetako lehen hilarriaren kostua, bat etxe bakoitzeko, eta gainerakoak partikularrek ordainduko dituzte. Paratzen diren hilarriak gaur egungoak bezalakoak izanen dira, hau da, denak berdinak.

Jaurrietan, 2018ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1801266