31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Arau Subsidiarioetako antolamendu egituratzaileko determinazioen aldaketa. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Planeamendurako Arau Subsidiarioetako antolamendu egituratzaileko determinazioen aldaketa, 2. poligonoko 434. eta 535. partzelei dagokiona, industria-hiri lurzorua handitzeko. Iturgintza Berotza SL da espedientearen sustatzailea.

Espediente hori udal bulegoetan dago, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iturenen, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, M. Jose Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1801341