31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza

Goizuetako Udaleko alkateak, 2018ko urtarrilaren 29an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren 2018ko otsailaren 2tik 28ra herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera,

ERABAKI DUT:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Daniel Oyarzabal Larraburu alkateordearen esku uztea, nire ausentzia ordezkatu dezan aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Goizuetan, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1801382