31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2018ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena.

Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 7an.

Garaioan, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

ERANSKINA

2018ko plantilla organikoa

Lanpostuaren izena: idazkaria. Araubide juridikoa: administrazio-kontratua (bitartekoa). Maila: A. Sarbidea: oposizioa. Osagarria: lanpostukoa: %35. Lanaldi mota: partziala. Aribeko eta Hiriberri Aezkoako Udalekin partekatua (entitate burua: Garaioako Udala).

Enplegatuen izenen zerrenda, 2016ko abenduaren 31n

Izen-abizenak: Luis de Potestad Tellechea. Araubide juridikoa: AK. Maila edo taldea: A. Lanpostua: idazkaria. Administrazio egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1801301