31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Plantilla organikoaren behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 235. artikuluan eta horiekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2018. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko urtarrilaren 5ean.

Halaber, 29/2003 Foru Dekretuaren 18.1 artikuluan eta Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ezarri da euskaraz jakitea lanpostu guztietan izanen dela baldintza berariazkoa, horiek bete behar direnean horrela egiazta dadin.

2018RAKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Idazkaria. A maila. Lanpostuko osagarria: %38,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: hutsik. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan, baita ere 2012ko abenduaren 27ko Etxalarko udalbatzaren akordioa honi buruz.

Administrari-ofiziala. C maila. Lanpostuko osagarria: %26,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

Zerbitzu anitzetako langilea. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, B1 idatziz).

Administrazio araubideko bitarteko langileak

Idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean. Euskara maila: 2.

Lan-kontratudun finkoak

Kultur etxeko langile bat, lanaldi erdiz aritzeko. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

Garbitzaile bat. E maila. Lanpostuko osagarria: %23,77. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, A2 idatziz).

Langileen izenen zerrenda

Funtzionarioak.

María Isabel Sanzberro Iturria. C maila. Bosgarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

José Angel Goyeneche Zubieta. C maila. Bosgarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileak.

Izaskun Gortari Sein. Idazkaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

Javier Iriarte Sansiñena, kultur etxeko langilea, lanaldi erdikoa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

M.ª Coro Goyeneche Zubieta, garbitzailea. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

María Angeles Agirre Txoperena. Ezaugarriak ekitaldi honetan: aldi baterako.

Etxalar, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1801466